Ukrainako emakume gazte baten bisita

Lehen hezkuntzako 5. mailan, Ukrainako emakume gazte bat egon zen atzo, Txernobyl ingurutik etorria, eta, gaur egun, gerrako errefuxiatua.
Oso hitzaldi aberasgarria izan zen, bertatik bertara entzun ahal izan baitzuten neska honen esperientzia.
Hitzaldiaren amaieran haurrek eskutitzak eta marrazkiak oparitu zizkioten eta berak ukraineraz idatzitako txartelak oparitu zizkien.