ESPARRU PLANA

sembrador

PLAN MARCO

 

Karitateko Mesedeetako Ahizpen ikastetxeak Karisma eta Kongregazioaren berezko espiritualtasunarekin aberastutako kristau identitatea duten zentroak gara, honek beste hezkuntza-eskaintza batzuen aurrean bereziak egiten gaitu, bai laikoak, bai konfesionalak.

2010. urteaz geroztik, Pastoraltzarako Esparru Plana daukagu, non garena definitzen den (gure identitate zeinuak), gure oinarri antropologikoa, soziologikoa, kristologikoa eta eliz oinarria; helburuak, hastapen metodologikoak eta jarduera-lerroak biltzen dituen proiektu bat. Jarduera-lerro hauek ikastetxe guztien esparru komuna osatzen dute, eta hortik abiatuta zentro bakoitzak, bere testuinguruaren berezitasunei erantzunez, urtero pastoraltza ekintza-plan propioa garatzen du.

Gure proposamen pastoralean, gure ikasleak Jesusekin elkartzea ahalbidetzen duten baldintzak sortzeko lan egiten dugu, esperientzia horretan libreki parte hartzera gonbidatuz, eta bere heziketa-prozesuan lagunduz, beren bokazioa, bizitzaren zentzua aurkitu dezaten.

Pertsona bakoitzaren barne-mundua lantzea, otoitzean eta eukaristiako ospakizunetan parte hartzea, ebanjelioaren mezuan sakontzea, sakramentuen zentzu sakonean eta elkartasun-kanpainetan modu aktiboan lan egitea, horiexek dira ardura, transzendentzia eta ebanjeliotik norbere buruarekin eta besteekin duten konpromiso pertsonala bultzatzeko estrategia batzuk.

Hezkuntza-komunitate osoa, eta batez ere, heldu esanguratsuak, gure haur eta nerabeen izaera eta portaeraren eredu bihurtzen gara. Bizitza umiltasunez bizitzea, poztasuna, guztiak maitatzea, pertsonengan konfiantza, eginkizunetan ardura bere gain hartzea edo barkamena gatazken ebazpenean, gure nortasunaren parte nahi ditugun baloreetako batzuk izango dira

 

 

ACCIÓN PASTORAL EDUCATIVA

 

Hezitzaile bezala daukagun zeregina pastoraltzatik bizitzea gure ekintza ebanjelizatzaileari lehentasuna ematea da. Gure ikastetxeak gune pribilegiatuak dira ikasle bakoitzari harrera egiteko, hala nola, laguntza eta orientazio pertsonalerako, balioetan hezteko, adimen espiritualean aurrera egiteko, fede-kultura elkarrizketarako, eta abar.

 

ESTILO DE NUESTRA PASTORAL

 

ACOGIDA Y DIÁLOGO
ENSEÑANZA RELIGIOSA
ORACIONES Y CELEBRACIONES
AMBIENTACIÓN DE LOS ESPACIOS
CAMPAÑAS SOLIDARIAS
CONVIVENCIAS Y FIESTAS CONGREGACIONALES

 

 

 

Líneas generales

 

Comunidad de Fe
Carísma
soliraridad y servicio
Interioridad
Celebramos