Plastikoaren birziklapena

DBH 3. mailan plastikoaren birziklapenari buruzko proiektu bat egin dugu; ikasleek plastikoaren arriskuak ikertu behar zituzten eta eskolan plastiko gutxiago erabiltzeko moduak aurkitu behar zituzten. Talde honi makina bat sortzea bururatu zaio: makina horretan plastikoa bota eta horren truke puntuak jaso txartel batean. Gero, puntu horiekin 'sari ' desberdinak lor daitezke.
Oso aurkezpen polita egin dute ideia nagusiekin kartulina honetan.